Liburutegiak Topaleku

Euskadiko Liburutegi zerbitzuko bloga

Eusko Jaurlaritzako liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko dira

Argitalpen-data: 

 Azaroaren 16an Eusko Jaurlaritzako liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko dira.

Aurten, lanean aritu gara liburutegi horien katalogoen migrazioaren azken emaitza eta sareko katalogoan integratzea ahalik eta onuragarrien izan dadila inplikatutako alderdi guztientzat.

Liburutegi horiek erregistro 150.000 bibliografiko berriak ekarriko dituzte, hau da, ez zeuden sareko ezein liburutegitan.

Migrazio hori dela eta, jakinarazten dizuegu liburutegiak kudeatzeko programa – Absysnet – zerbitzuz kanpo egongo dela azaroaren 13tik (ostirala) azaroaren 16ra (astelehena) arte (biak barne). Egun horietan ezin izango da inolako lanik egin programa horretan, ezta katalogaziorik edo mailegurik egin ere. Horrez gain, eLiburutegia mailegu digitalen zerbitzua ere ez da erabilgarri egongo.

Zerbitzu horiek erabilgarri daudenean abisatuko dizuegu.