Liburutegiak Topaleku

Liburutegiak Topaleku

Nola ikusi eLiburutegiaren online filmak telebistan

Argitalpen-data: 

Ba al zenekien liburutegiek online filmak ikusteko aukera ematen dizutela?

online filmak ikusteko plataformaren irudia

Ba al zenekien liburutegiek online filmak ikusteko aukera ematen dizutela? Sartu eLiburutegian  edo zuzenean https://eliburutegia.efilm.info/eu/eliburutegia/
aukeratu pelikuka eta hurrengo irizpideak jarraituz gero, telebistan  filmak ikusiko dituzu.

Filma telebistan ondorengo bitartekoen bidez bistaratu daiteke:

  • Bistaratzeko gailua telebistara konektatuz, DHCP segurtasun estandarra betetzen duen HDMI kable baten bidez.
  • Chromecast-aren bidez ondorengo pausoak jarraituz:
    1. “Google Home” app-a deskargatu.
    2. Chromecast-a telebistaren HDMI atakara konektatu (gure telebistan DLNA badugu zuzenean 5. Pausora pasa gaitezke)
    3. Chromecast-a konektatu den gailua konfiguratzea (App-etik konfiguratzen da eta oso erraza da, berak gidatzen baitzaitu).
    4. Zure gailu mugikorra eta Chromecast-a WiFi sare berera konektatu.
    5. “Google Home” app-ean sartu, kontura joan, eta beheko aldean “Gailua proiektatu” aukera agertzen da.
    6. Pantaila nora proiektatu nahi dugun tokia aukeratu.

OHARRA: Mikrofonoa aktibatuta egon behar da telebistaren audio multimedia erreprodukziorako. Ziur ez bazaude eta begiratu nahi izanez gero edo gaitu behar baduzu, jarraitu ondorengo pausoak:

  1. Ezarpenak → Aplikazioak → Google Play-ko zerbitzuak.
  2. Behin horretan sartuta, baimenen atal bat dago, zeinetan mikrofonoa agertzen den, besteak beste. Horretan, aktibatu ahal izango duzu Chromecast gailua modu erosoan erabili ahal izateko.
Tag-ak
Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan