Mungia

Mungiako Udal Liburutegia

Haur liburuaren nazioarteko eguna

Argitalpen-data: 

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

Hitz-gosea

Ni bizi naizen tokian, zuhaixkak apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran berdetzen dira. Handik gutxira, tximeleta-krisalidaz betetzen dira, eta kotoizko bolatxoak edo azukre-kotoiak ematen dute. Pupek hostoz hosto irensten dituzte zuhaixkak, biluzik utzi arte. Garatzen direnean, tximeletak hegan ateratzen dira, baina zuhaixkak ez dira suntsituta geratzen. Uda iristean, berriro berdetzen dira, eta horrela behin eta berriz.
Hori idazlearen irudi da, poetaren irudi. Idazten dituzten istorioek eta poemek barrua janda, ahituta, odolustuta uzten dituzte idazleak, eta, amaitu ondoren, beren hegaldiari ekiten diote istorio eta poema horiek, liburuetara erretiratu eta irakurleak aurkituz. Etengabe errepikatzen da hau.
Eta zer gertatzen da istorio eta poema horiekin? jarraitu irakurtzen

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan