Lezama

Lezamako Udal Liburutegia

UDA programa 2019

Argitalpen-data: 

Udaren hurbildutasunaren batera UDA 2019 programa martxan jartzen da. Hone hemen oinarrizko informazioa:

Izena emateko epea: maiatzaren 20tik 31ra are, biak barne, udal liburutegian. Data horietatik kanpo ez da inolako inskripziorik onartuko.

Adina: 2007 eta 2015.urteen artean jaiotako umeei zuzenduta: hau da: 4 eta 12 urteen artekoei.

Data: ekainaren 24tik uztailaren 19ra artean, biak barne.

Insdripzio erak:

  • astero
  • hamabostaldiro
  • hilabetero

*Aste, hamabostaldi edota hilabete solteak hautatzeko aukera dago ere. Behin modalitatea aukeratuz eta izena emateko epea itxiz gero, ezin izango da aldatu. Lehen aipatutako modalitateetan baino ez da izango posible apuntatzea.

Izena ematea eta ordainketa: dokumentu bikoitza beteko da. Hau da: batean datu pertsonalak eta bankuko datuak, eta bestean adin gabeko baimena.

Plaza kopuru mugatua: astero 75 plaza eskainiko dira gehienez jota. Kopuru horrek gainditzekotan, zozketa publikoa egingo litzateke liburutegian ekainaren 4an arratsaldeko 19:30etan. Honi buruzko informazioa osoa liburutegian egongo da.

Ordutegia: goizeko 10etatik ordu bietara arte, ostegunetan izan ezik, txangoa dela eta arratsaldeko 18:30etan izango da buelta.

Umeak utzi zein bilatzeko lekua: Lezamako eskola publikoa.

*Goizeko 10ak baino lehenerako errefortzu eskaera egotekotan, udalak ez antalatutako ezta diruz lagundutako zerbitzua eskainiko da. Hau da, horretan interesa duen pertsonek UDA Programako zerbitzuak garatzen dituen enpresarekin jarri behar dira harremanetan, haiekin ordutegia eta prezioak adosteko, amairako ordutik (14:00) pasatu gabe.

Maiatza eta ekainean zehar liburutegian informazio gehiago eskainiko dizuegu.

tfnoa: 944556126

liburutegia@lezama.org