Era berean jakin arazi nahi dizuegu, behar diren babes neurriak ezartzen direnean ere, Jaularitzako gomendioak aztertu eta gure errealitatera egokitu ondoren, mailegu zerbitzua bakarrik jarriko dela martxan, mailegu eskaria aurrez egin beharko dela eta dokumentuak Kultur Etxeko Harreran jaso beharko direla.
Data zehatza dugunean jakin araziko da zehatz mehatz Mailegu Zerbitzua nola gauzatuko den.
Bitartean, ez geratu irakurri gabe.
- Internetera konexioa baduzu, liburuak eta pelikulak deskargatu ditzazkezu liburutegitik eLiburutegia plataformaren bitartez.
- Lotura honetan esaten dizugu nola egin: https://forms.gle/USsJkH7L9h1B1Hqi9
- Informazioa emateko eta eskatzeko, goizeko 10:00etatik 14:00etara telefonoan, helbide elektronikoan eta sare sozialetan atendituko zaituztegu:
- eLiburutegia: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/
- Legazpiko liburutegiko telefonoa: 943737186
- Legazpiko liburutegiko WhatsApp: 639851172
- Posta elektronikoa: liburutegia@legazpi.eus
- Bloga: https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/
Gogoratu gainera, maileguan hartutako liburuak itzultzeko data, ekainaren 15era luzatu dela, baina eskertuko genuke ahal bezain laster itzultzea Kultur Etxe sarrern dagoen kutxa erabiliz. Era honetan dokumentua berriz mailegatu ahal izateko, derrigorrezko 15 egunetako "berrogeialdian" lehen bai lehen har ditzagun
#etxeangeratu #yomequedoencasa #etxeangeratukonaizirakurtzen #yomequedoencasaleyendo #liburutegia #biblioteca #BibliotecasEnCasa #liburutegiaketxean