Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Etxean irakurtzen euskera dut lagun

Argitalpen-data: 

Legazpiko Euskaltegitik helarazi dizkigute interesgarriak izan daitezken hainbat eduki digital. Etxean egon behar dugun egun hauetarako baliagarriak izan daitezke eta akaso gerora ere erabiliko ditugu. Edukiak euskeraz daude eta moeta askotarikoak dira : egunkariak, blogak, online ipuinak, podscast-ak (entzuteko kontakizunak), sukaldaritza orriak...

Gogora ekarri nahi dizuegu ere Euskadiko liburutegien eLiburutegia plataforma. Interneten bidez liburuak eta pelikulak deskargatzeko balio duena. Erabiltzaile eta pasahitz zenbaki batekin, deskargatu ditzazkezu liburuak eta pelikulak. Erabiltzaile eta pasahitz zenbakiak zeintzuk diren ez baldin bazara gogoratzen edo ez badituzu, deitu liburutegira edo idatzi mezu bat.

eLiburutegia: www.eliburutegia.euskadi.eus

Informazioa emateko eta eskatzeko, goizeko 10:00etatik 14:00etara telefonoan eta helbide elektronikoan atendituko zaituztegu.

Liburutegiko telefonoa: 943737186 WhatsApp: 639851172 Posta elektronikoa: liburutegia@legazpi.eus Blog: https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/

#etxeangeratu #yomequedoencasa #etxeangeratukonaizirakurtzen #yomequedoencasaleyendo #liburutegia #biblioteca