HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

" Fiesta : eguzkia jaikitzen da ", Ernest Hemingway, Koro Navarro itzultzailea

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Istorio eder eta zorrotz honek hogeigarren mendeko hogeiko hamarkadan Parisen erbesteratutako amerikar eta ingeles talde baten Iruñerako txangoa kontatzen du. Sanferminez blaitutako giroan, Lehen Mundu Gerran benetako maitasun gauzaezina bizi izan zuten Brett Ashley seduktorea eta Jake Barnes zorigaiztokoa berraurkituko dira.

"Kontakizunari dagokionez, Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa kontatzen ditu Jake Barnesek, liburuko narratzaileak. Horrela esanda, obrak ez dakar muntako ezer berezirik, ez bada oso obra atipikoa dela: badu trama estilizatu bat, hari nagusietakoa, zeina den Brett Ashley erizainak kuadrillan eragiten dituen erreakzio sentimentalen kontakizuna; baina liburuak asko du erreportajetik ere (sanferminak protagonismo handia du); bada, gainera, oroitzapen-liburua; eta bada, halaber, bidaia-liburua ere. Obra hibrido bat dela esan liteke avant la lettre, askotarikoa, baina osagai horiek guztiak biltzen dituen zakuak izen doitu bat du, eta da nobela.
Ez, Fiestan kontatzen dena ez litzateke bereziki interesgarri, ez balitz bertan gertatzen diren peripezia egunerokoak kontatzeko moduarengatik. Kixoteari gertatzen zaio. Edo Denbora galduaren bilari".
Anjel Lertxundi, liburuaren hitzaurrean

Koro Navarrok itzuli du Ernest Hemingway-ren eleberri hau, Literatura unibertsala bildumaren barruan. Eleberriak egokitzapen ezberdinak izan ditu, zineman eta baita musikan ere. Besteak beste: The Sun Also Rises (1957.ko filma), The Sun Also Rises (1984.ko filma), The Sun Also Rises (opera).

Hemen irakur daiteke Berria egunkarian liburuaren aurkezpen egunean egindako kronika. 

Bideo honetan jasotzen da aurkezpen ekitaldia.