HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

"Euskarazko irakurgai mailakatuak, 2019 urria-abendua"

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Kontakizun laburrak, Eleberria
Gomendatuta:

HABEren Didaktika Zerbitzuko gure lankideek Liburutegian jasotzen ditugun euskarazko irakurgaiak mailakatzen dituzte, zailtasunaren arabera. Horietako batzuk euskara ikasten ari direnei zuzendutako irakurgai mailakatuak dira (asko audioa eta ariketekin batera argitaratzen dira). Beste asko, gehienak, euskaraz argitaratzen diren literatur obrak dira, jatorrian euskaraz idatzitakoak edo itzulpenak. Bertan topa ditzakezu ipuin bildumak, eleberri historikoak, intrigazkoak, sozialak ... Zure gustukoa den eta zure euskara mailara egokitzen den liburu hori topatzeko aukera aproposa!

Pinterest-en bildu ditugu 2019ko urria eta abendua bitartean gure lankideek mailakatutako irakurgaiak. Bertan topatuko dituzu azken nobedadeetako batzuk, bakoitzari dagokion euskara mailarekin. Sar zaitez eta eman begiratu bat!