HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

"English Advanced - C1"

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Hizkuntza eta literatura
Gomendatuta:

Ingeleseko CAE (Cerficate in Advanced English) azterketa prestatzeko material berria jaso dugu Liburutegian.

- Cambridge English advanced : certificate in advanced English 1 : with answers. Cambridge University Press, 2014

- Cambridge English advanced 2 : with answers. Cambridge University Press, 2016

- Cambridge English advanced 3 : with answers. Cambridge University Press 2018

Azterketa prestatzen ari bazara edota ingeleseko C1 maila lantzen, Liburutegian badugu laguntzerik.

Pinterest-en bildu ditugu ingeleseko Advanced maila lantzeko Liburutegian ditugun baliabide batzuk: azterketa prestatzeko materialak, metodoak, gramatika eta hiztegia lantzeko materialak... Guztiak dituzu eskuragarri HABE Liburutegian bertan edo zure herriko udal liburutegiaren bitartez, Liburutegien Arteko Mailegu zerbitzua erabiliz. 

Liburutegian daukaguna eskaintzeaz gain, Interneten irekian dauden baliabideak ere gerturatzen dizkizugu Eibarko Juan San Martin Liburutegiarekin batera sortutako Elegunea tokian. Bertan topatuko dituzu ingelesa ikasteko baliagarriak diren hainbat webguneri buruzko informazioa eta haien estekak. Webgune horietan Advanced maila lantzeko proposamen ezberdinak topatuko dituzu: entzungaiak, gramatika-ariketak, irakurmena lantzeko baliabideak, etab.

Tag-ak