HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

"Bibliothèque numérique TV5Monde"

Liburutegi:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Hizkuntza eta literatura
Gomendatuta:

Bibliothèque Numérique TV5Monde frantses literaturako klasikoak biltzen dituen liburutegi digitala da. 564 klasiko doan deskargatu eta irakurri ahal izateko aukera eskaintzen du. TV5Monde webguneak frantsesa ikasteko baliabide ezberdinak eskaintzen ditu eta, tartean, irakurmena landu nahi dutenentzat, obra hauek jartzen ditu eskuragarri. Liburuak Epub eta PDF formatuetan eskaintzen dira eta batzuk gida pedagogikoa dakarte.

Eskaintzen diren obren artean XVI. mendean hasi eta XIX. mendearen bukaera bitartean idatzitako obrak daude: eleberria, antzerkia, poesia eta ez-fikziozko lanak. 

Frantsesez irakurri nahi baduzu, lagungarri gerta dakizuke. Sartu eta eman begiratu bat!

Tag-ak