HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

"Frantseseko B1 eta B2 mailak lantzeko baliabideak"

Liburutegi:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Gomendatuta:

Frantseseko B1 edo B2 maila lantzen ari bazara, hemen eskainitako informazioa estimatuko duzu.

Liburutegian maila horiek lantzeko ditugun material berrienak Pinterest-en bildu ditugu. Gramatika lantzeko materialak, metodoak, azterketak prestatzeko baliabideak, irakurgai mailakatuak… topatuko dituzu bertan.

Material guzti horiek eskuragarri daude Liburutegian bertan edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Liburutegien arteko mailegu zerbitzuaren bitartez.

Liburutegian daukagunaz gain, frantsesa ikasteko Interneten dauden doako baliabideak ere topa ditzakezu Eibarko Juan San Martin Liburutegiarekin batera egindako Elegunea tokian.

Guk B1 eta B2 mailarako interesgarriak izan daitezkeen batzuk aukeratu ditugu.

TV5Monde webgunean maila horietarako aproposak diren bideoak topatuko dituzu. Bideo bakoitza transkripzioarekin batera dator eta 4 ariketa proposatzen ditu, bakoitza xede jakin batera zuzendutakoa (entzumena, irakurmena, gramatika, hiztegia…).

     

RFI (Radio France International) savoirs webgunean ere badaude ariketak B1 eta B2 mailak lantzeko. Ariketa bakoitza audio batekin batera doa, entzumena lantzeko. Audioak transkripzioarekin batera datoz eta ariketak proposatzen dituzte. Ariketak egiterakoan erantzunak zuzenak diren ala ez ikusteko aukera eskaintzen du.

     

Sartu eta emaiezu begiratu bat!

Tag-ak