"Kokonutt", Miren Amuriza, Eider Eibar

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gomendatuta:

Istorio honetako protagonistak zazpi urte baino gehiago eta hamaika baino gutxiago ditu. Doretta du izena eta argi dauka, egunen batean, famatua izango dela. Pentsatuta dauka bere izan artistikoa: Kokonutt.

Duela hilabete batzuk, artean konfinatuta geundela, istorio honetako narratzaileak, enkarguak egitera irten zen batean, ume bat topatu zuen metro-geltokiko eskaileretan jarrita. Bakar-bakarrik zegoen, motxilatxo bat bizkarrean zuela. Eguzkitako betaurrekoak, musuko turkesa bat eta katu-belarridun aurikular batzuk zeramatzan. Peto bakero bat, koloretako txapaz josia, kamiseta horia eta leopardo estanpadun zapatila arrosak. Komikiren batetik ihes eginikoa zirudien. Eta istorio txundigarri bat kontatu zion.

Euskadi, auzolana