"Euskarazko irakurgai mailakatuak, 2019 ekaina-iraila"

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Kontakizun laburrak, Eleberria
Gomendatuta:

Euskaraz irakurri nahi duzu, baina zure mailara egokituko den zerbaiten bila zabiltza? Liburutegian lagun zaitzakegu!

HABEren Didaktika Zerbitzuko gure lankideek Liburutegian jasotzen ditugun euskarazko irakurgaiak mailakatzen dituzte, zailtasunaren arabera. Horietako batzuk euskara ikasten ari direnei zuzendutako irakurgai mailakatuak dira (asko audioa eta ariketekin batera argitaratzen dira). Beste asko, gehienak, euskaraz argitaratzen diren literatur obrak dira, jatorrian euskaraz idatzitakoak edo itzulpenak. Bertan topa ditzakezu ipuin bildumak, eleberri historikoak, intrigazkoak, sozialak ... Zure gustukoa den eta zure euskara mailara egokitzen den liburu hori topatzeko aukera aproposa!

Pinterest-en bildu ditugu 2019ko ekaina eta irala bitartean gure lankideek mailakatutako irakurgaiak. Bertan topatuko dituzu azken nobedadeetako batzuk, bakoitzari dagokion euskara mailarekin. Sar zaitez eta eman begiratu bat!

Euskadi, auzolana