Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

"Zein usain dute oroitzapenek?", Maddi Etxeberria

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Haur eta gazte literatura, Eleberria
Gomendatuta:

Maddi Etxeberria Otaegik(1998) argitaratutako lehen obra da. Erein argitaletxeak Bioleta Sailean argitaratu du eta irakurle gazte zein bizitzan eskarmentua duen irakurleari dago zuzendua.

Gaia, nobelako protagonista, Ingalaterrara lanera joan den irakasle gaztea da eta Euskal Herrian duen lagun bati bere bizitzako gertakizunak kontatuko dizkio gutunen bidez.

1. pertsonan idatzia dago eta garai bateko nobela epistolarren formatuan eraikita dagoen eleberria da. Bertan, oso ondo uztartzen dira gutunak eta tramaren eraikuntza bera ere. Eskutitzak norabide bakarrean daude idatziak.

Eleberrian zehar jorratzen diren gaiak adiskidetasuna, maitasuna, gaixotasuna eta heriotza dira. Oso erraz irakurtzen da eta liburuaren amaiera arte ez da trama argituko.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan