Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Maiatzean ere online ekintza gehiago

Argitalpen-data: 

#LiburutegiaZureEtxean

Liburutegiko eskaintzak ez du etenik eta maiatzerako online ekintza gehiago antolatu dira liburutegia herritar guztiongana gerturatzeko helburuarekin. Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri berriz ere, klik batean.

Egun hauetarako honako ekintza hauek antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko: ‘Irakurketa Ozenki’ren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat, eta helduei zuzendutako literatur solasaldia (euskaraz) Xabier Etxanizekin; Aitzindari batzuk solasaldia Amaia Garciaren gidaritzapean; Elikadura osasungarriaren tailerra Jone Mendarterekin, eta literatur solasaldia (inglesez) Slawka Grabowskarekin.

Hauek dira egun eta ordu zehatzak, eta parte hartu ahal izateko estekak:

  • Maiatzak 13, 10:30: Elikadura osasungarria tailerra, Jone Mendarterekin. Gaia: Disruptore endokrinoak.

  • Maiatzak 13, 17:30: Irakurketa Ozenki saioa, Irene Sotelorekin.

  • Maiatzak 20, 19:00: English Book Club, literatur solasaldia (ingelesez), Slawka Grabowskarekin. Liburua: The God of Small Things / Arundhati Roy 

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik egin. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Twitter: @errenterialib

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Informazio gehiago: binformacion@errenteria.eus

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan