Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Liburutegiko ekintzak online. Aste Santutik bueltan ere ekintzak nonahi!

Argitalpen-data: 

Aste Santutik bueltan ere ekintzak antolatu dira, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin

Liburutegiko leihoek zabalik jarraitzen dute eta zerbitzua ez dago etenda. Aste Santutik bueltan ere ekintzak antolatu dira, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Eta klik batean, berriz ere, adin guztietarako eskuragarri jarriko dira hainbat ekimen.

Datorren asterako, lau ekintza gehiago antolatu dira streaming bitartez parte hartu ahal izateko: Irakurketa Ozenkiren bigarren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat. Aitzindari batzuk, solasaldi tematikoa Amaia Garciarekin; Jone Mendarteren hirugarren Elikadura Osasungarri tailerra; eta azkenik, English Book Club solasaldia Slawka Grabowskak zuzendua. Azken hiru hauek, helduentzat izango lirateke.

Egun eta ordu zehatzak:

  • Irakurketa Ozenki tailerra (9-12 urte): Apirilak 14, asteartea 17.30
  • Aitzindari batzuk ,solasaldi tematikoa: Apirilak 14, asteartea 19.00 (Kontakizuna: “El papel pintado amarillo”. Cinco mujeres locas / Charlotte Perkins Gilman)
  • Elikadura osasungarria tailerra: Apirilak 15, asteazkena 10.30 (Gaia: Indartu zure osasuna)
  • English Book Club: Apirilak 15, asteazkena 19.00 (Liburua: The Picture of Dorian Gray / Oscar Wilde)

Parte hartzea oso erraza da. Liburutegitik esteka bat jarriko da eskuragarri, ekintza bakoitzarentzat, liburutegiak dituen sare sozialetan. Google Chrome bilatzailea erabili beharko litzateke eta ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik bat egitea nahikoa da. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Ondorengo egunetan ekintzetan parte hartu ahal izateko jarraibideak jarriko dira eskuragarri liburutegiko sare sozialen bitartez. Adi egon!

Informazio osagarria: Hemen

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib

Kontaktua: binformacion@errenteria.eus

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan