Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Liburutegia zure etxean. Aste honetako ekintzak

Argitalpen-data: 

Liburutegiko eskaintzak ez du etenik eta maiatzerako online ekintza gehiago antolatu dira liburutegia herritar guztiongana gerturatzeko helburuarekin. Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri berriz ere, klik batean.

Aste honetarako bi ekintza antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko: ‘Irakurketa Ozenki’ren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat, eta helduei zuzendutako English Book Club Slawka Grabowskarekin.

Hauek dira egun eta ordu zehatzak parte hartu ahal izateko:

  • Maiatzak 20, 17:00: Irakurketa Ozenki Irene Sotelorekin.

  • Maiatzak 20, 19:00: English Book Club, Slawka Grabowskarekin. Liburua: The God of small things / Arundhati Roy

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik egin. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Saioen esteka lortzeko, deitu 943449635 telefonora, 647673451? whatsappera edo idatzi mail bat binformacion@errenteria.eus helbidera.

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib

Informazio gehiago: binformacion@errenteria.eus

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan