Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Gaur, ipuin kontalari saioa Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Argitalpen-data: 

Gaur, apirilak 23, mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurtengoan, egoerak horrela eskatuta, Errenteriako Liburutegiak etxeko txikienei zuzendutako internet bidezko ipuin kontalari saioa prestatu du. Narratzaile moduan Lur Korta izango da eta berarekin zeinu hizkuntzan aritzen den Eskuaire Elkarteko Bego González.

Jarduera 2 saio laburretan banatuko da, lehenengo hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da eta, bigarrena, arratsaldeko 17:00etan.

Bi saioak Errenteriako Bibliotekako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango dira eta liburutegiak dituen sare sozialetan (Twitter eta Facebook) ere honen berri emango dute.

Youtubeko estekak hauek dira:

12:00etako saioa:

17:00etako saioa:

Bestalde, 9-12 urtekoentzako ‘Irakurketa Ozenki’ ekintza astearterako aurreikusia bazegoen ere, ostegunera, apirilak 23ra, atzeratu da Kultur mundutik deitu den greba digitala dela eta. Saioa, hortaz, bihar izango da, 17.30ean.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan