Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Errenteriako Liburutegiko ekintzak online

Argitalpen-data: 

BIGARREN ASTEA EKINTZA BERRIEKIN

Errenteriako Liburutegia

Liburutegiko zerbitzua ez dago etenda eta liburutegia eraikin bat baino gehiago denaren ideian sinetsita, Errenteriako liburutegiak ekintza desberdinak antolatzen jarraitzen du, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Klik batean, adin guztietarako eskuragarri jarriko dira hainbat ekimen.

Hurrengo asterako, beste lau ekintza antolatu ditugu streaming bitartez parte hartu ahal izateko: Irakurketa Ozenki tailerra 9-12 urtekoentzat Irene Sotelorekin. Euskarazko literatur solasaldia, Xabier Etxanizen gidaritzapean; gaztelerazko literatur solasaldia, Amaia Garciarekin dinamizatzaile lanetan; eta azkenik, pasa den astean egin bezala, Elikadura osasungarriaren inguruko hitzaldia Jone Mendarteren eskutik; azken hiru hauek helduentzat zuzenduak egongo direlarik.

Egun eta ordu zehatzak:

  • Literatur solasaldia (euskaraz): Apirilak 6, astelehena, 19.00 (Liburua: Amek ez dute / Katixa Agirre)
  • Irakurketa Ozenki tailerra (9-12 urte): Apirilak 7, asteartea 17.30
  • Literatur solasaldia (gazteleraz): Apirilak 7, asteartea 19.00 (Liburua: Las que aguardan / Fatou Diome)
  • Elikadura osasungarria tailerra: Apirilak 8, asteazkena 10.30

Parte hartzea oso erraza da. Liburutegitik esteka bat jarriko da eskuragarri liburutegiak dituen sare sozialetan. Google Chrome bilatzailea erabili beharko litzateke eta ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik bat egitea nahikoa da. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Ondorengo egunetan ekintzetan parte hartu ahal izateko jarraibideak eskuragarri jarriko dira liburutegiko sare sozialen bitartez. Adi egon!

Informazio osagarria: Hemen

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib

Informazio gehiago: binformacion@errenteria.eus

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan