"Olentzerori zer eskatu asmatu ezin bazabiltz, Neguko Gida 2021 irakurgida lagungarria izan leike"
- Liburutegia:
- Legazpiko Udal Liburutegia
- Gomendatuta:

Kalean da Legazpin gabonetarako liburutegiaren gomendioak.
Argitaratu berri diren liburu eta bestelako argitalpenak batu ditugu -euskarazkoak eta gaztelerazkoak- eta haurren, gazteen, zein helduen irakurketa bultzatzeko helburuarekin.
Aurrekoetan moduan, adinka sailkatu ditugu liburuen gomendioak bost ataletan: 0 urtetik gorakoendako; 6 urtetik gorakoendako; 9 urtetik gorakoendako; gazteendako; eta helduentzako.
Ikusentzunezkoen atala, laburragoa izan arren, helduentzat bereziki pentsatua egin dugu.
Gida liburutegian egoteaz gain, etxeko buzoian jaso duzue egun hauetan ere.
Gida pdf-an (PDF, 729 KB) deskargatu dezakezu edo ikusteko on-line-aren loturan zapaldu.
¡Liburu berri on!