Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

"Elegunea"

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Hizkuntza eta literatura
Gomendatuta:

Hizkuntzaren bat ikasten ari bazara, Elegunea lagungarri gerta dakizuke.

Elegunea, Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiaren eta HABE Liburutegiaren artean gauzatutako proiektua da, hizkuntzak ikasteko Interneten irekian dauden baliabideak eskuragarri jartzeko.  

  • Zer topatuko duzu Elegunera hurbiltzen bazara?

Elegunean Interneteko baliabideetarako sarbidea eskaintzen da URL bidez.

Elegunea hizkuntzen arabera dago antolatua: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntza batzuk. Gainera badu azken toki bat hiztegi eleaniztunak biltzen dituena.

Hizkuntza bakoitzarentzat aurki daitezke: hizkuntza lantzeko baliabideak eskaintzen dituzten tokiak, dohaineko ikastaroak eta baita trebetasun jakin bat lantzeko egokiagoak direnak ere (mintzamena, entzumena, irakurmena).

Sartu eta emaiozu begiratu bat!

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan