Liburu bat opari ekimenera bidalitako argazki bidezko liburu gomendioz beteta oso polita geratu da gure zuhaitza. Ba ote dago liburu bat opari jasotzea baino opari aberasgarriagorik?
Parte-hartzaileen artean, hiru kategoriatan banatuta, 60€ hiru erosketa bono zozketatu genituen ostiralean. Saridunek jaso dituzte bonoak. Zorionak Irargi, Ehari eta Estiri eta eskerrik asko denoi parte-hartzeagatik!