Zapatuko ipuina: Zu eta ni

Dorleta Kortazar Alkoz Eskoriatzan jaio zen. Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa.

Berba hitza maite du, berbak direlako bere lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditu tentuz. Berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen duenean, bestelako mundu bat posible dela sinesten duelako.

Zu eta ni ipuin kontalari saioaren inguruan Dorletak esaten duena zera da, "Gutako bakoitza garrantzitsua garelako, barruan daramagun argiak ematen diolako kolorea munduari. Laguntasunean, hezkidetzan, berdintasunean, errespetuan eraikitako ipuinak"

Antolatzailea:
Biblioteca Juan San Martn Liburutegia
Ekitaldi mota:
Ipuin kontaketa
Publikoa:
Haurrak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
18:00-18:45
Bista-Eder, 10
EibarGipuzkoa (Espaa)
Prezioa:
0
Izen-emate epea:
2021/01/23 - 2021/01/30
Jarraibideak:

Plaza mugatuak!. Gogoratu! Urtarrilaren 23tik aurrera, izena eman behar da Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437). 3 urtetik gorako umeentzako saioa.

Euskadi, auzolana