Zapatuko ipuina: "Kurrintxoren abenturak"

Sinopsia: Kurrin txerrikume ausarta eta pittin bat burugabea da. Egun batean, bere amak basora bidaltzen du belar batzuen bila, baina Kurrin jolasean behar baino gehiago ibili ondoren, galdu egiten da. Kezkatuta, noraezean ibili eta gero, animali harrigarri batzuekin topo egingo du eta, haien bitartez, irakaspen baliogarri batzuk jasoko ditu, bai eta abentura arriskutsu eta harrigarri batzuk biziko ere.

Helburua: Umeen eskubideen aldarrikapena eta bullying-en aurkako deia egitea da helburua. Horretarako, ipuinaren moraleja ume guztiek eskubide batzuk dituztela da, eta denok ahalmen eta berezitasun batzuk ditugula, hau da, denak garela espezialak; beraz, ume guztiak errespetu osoz tratatu behar direla.

Haurrak, Familia eta Gaztedia arloarekin elkarlanean (Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia I Planaren ekintza bat)

Antolatzailea:
Juan San Martin Liburutegia
Ekitaldi mota:
Ipuin kontaketa
Publikoa:
Haurrak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
18:00
Bista-Eder, 10
EibarGipuzkoa (Espaa)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Umeen Liburutegia
Prezioa:
Dohainik
Jarraibideak:

3 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioak dira. Arratsaldeko 6etan hasiko dira emanaldiak eta bai jarritako adina, bai ordua errespetatzea eskatzen

dugu. Behin saioa hasita ez zaio inori sartzen utziko.

Saioak irauten duen bitartean ez da izango mailegu zerbitzurik, txiki txokorik ezta ordenadore zerbitzurik ere

Euskadi, auzolana