Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

"Badugu zer eraiki", Oliver Jeffers

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, lanari ekiten diote: oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.

Istorio nonahiko eta berezi bat gurasoen maitasun mugagabeaz, bizitzako aukera ugariez eta elkarrekin etorkizuna eraikitzeko behar ditugun gauzez.

Oliver Jeffers artista arrakastatsuak eraikia.