Azpeitia

Azpeitiko Udal Liburutegia

Aste honetan ipuin kontaketa eta literatura solasaldia izan ditugu liburutegian

Argitalpen-data: 

Bihar Urriak 24, Liburutegien Eguna dela eta, aste honetako ekintzak aurrera doaz. Astelehenean, Ana Galarragarekin zientziari buruzko ipuin kontaketa berezia izan zen. Ipuin kontaketatik aterata, haur batek bere amari esan zion: "ama, espaziora joango naiz". Espazioa eta zientzia, ametsa errealitate bilakatuta. Primerako saioa.

Atzokoan berriz, Yoseba Peñarekin, Hariak bere eleberriari buruz aritu ginen literatura solasaldian. Pako Aristi, behin bere idazketa eskolako irakasle izandakoa izan zen dinamizatzailea. Gure herriko historiako pasarte ezberdinak, batetik eta bestetik jasoak, batzuk familiko emakumeengandik, besteak herriko gertukoengandik, han eta hemen irakurritakoak, nola harilkatuz joan zen kontatu zigun Yosebak. Eta solasaldi guztietan bezala, hainbat gai ezberdinetaz hitzegin genuen, emakumeen papera gerran, euskaldunon errelatoaz, literaturaz.... 

Eta gaur gehiago... bisitaldiak eta arratsaldean Pello Añorgarekin ipuin kontaketa

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan