
Osasun Saileko (Eusko Jaurlaritza) Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak Erreferente soziosanitarioen I. Topaketa egin zuen apirilaren 26an, Europa Biltzar Jauregian (Vitoria-Gasteiz). Foro hori lehen mailako arreta soziosanitarioari zuzenduta zegoen nagusiki, eta Euskadiko arreta eta koordinazio soziosanitarioan erreferentziazko ehun profesional inguru bildu zituen.