Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Saroa Bikandi herriguneko bibliotekan

Argitalpen-data: 

Saroa Bikandik, “Azalerako ipuinak ikuskizuna” aurkeztuko du Arrigorriagan. Ahozko tradiziotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, musika eta soinu tresnekin uztartzen den proposamena eskaintzen digu.

Jarduera honen bidez 0 eta 5 urte bitarteko haurren irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa daukagu.

Saioa otsailaren 26an eskainiko da Udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da.

Sarrera doako da, eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena. Liburutegian jasotzeko aukera egongo da otsailaren 8tik aurrera.

Tag-ak