Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Tailerrak eta eskola bisitak Abusuko bibliotekan

Argitalpen-data: 

Liburutegiek ateak ireki dituzte normaltasun berrian murgilduta eta irakurketa zein idazketa tailerrak martxan dira, onez gero.

Abusun, aurreko urteetan bezala, mikrokontakizunak idazteko tailerra eta irakurle taldeak eratu dira.

Horrez gain eskola bisitak martxan dira, berriro ere. Aurreikusi dugu lehen hezkuntzako lehenengo zikloko talde guztiek aukera izatea liburutegiko zerbitzuak ezagutu eta Apika Taldearen eskutik ipuinak entzuteko.

Berste talde batzuk, azken ziklokoak adibidez, liburuak maileguan hartzera etortzen dira, aldiro aldiro, euren “eguneroko irakurketa tartean” irakurtzeko, hau da, gelako programazioaren barruan euren liburu kuttunak gozatzeko duten tarterako.

Poztasunez betetzen gaitu liburutegia jendez eta jarduerez beteta ikusteak

Tag-ak