Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Ongi etorri errefuxiatuak Arrigorriaga plataformak kontakizun lehiaketa deitu du

Argitalpen-data: 

Ongi Etorri Errefuxiatuak Arrigorriaga plataformak kontakizun lehiaketaren 2. ekinaldia antolatu du. Aurten ere, “Bizitza duin baten bila beren etxea utzi behar (izan) duten pertsonek bizi duten errealitatea” lemapean.


Deialdia martxoaren 6ra arte egongo da zabalik eta lau modalitate izango dira: kontakizun laburrak (ez du orri bat baino gehiago izango eta gutxienez 20 lerro), kontakizun labur-laburrak (ez da izango 5 lerro baino gehiagokoa), olerkia (ez du hartuko 24 lerro baino gehiago) eta binetak (hiru bineta goienez)


Modalitate bakoitzeko sari batez gainera, sari bat gehiago emango da neska-mutikoen arteko ekarpen hoberenari (9 urtera bitartean), eta beste bat neska-mutiko hozkorren arteko hoberenari (10 eta 14 urte bitartean).


Irabazleen izenak martxoaren 30aren eta apirilaren 3aren artean emango dira. Lehiaketaren oinarriak Arrigorriagako Udal liburutegietan aurki daitezke edo Ongi Etorri Errefuxiatuak-Arrigorriaga plataformarenFacebook orria bisitatu.