Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Pop-up txartelak egiteko tailerra Arrigorriagako herriguneko bibliotekan

Argitalpen-data: 

Euskal Astea dela-eta, Euskara Sailak Arrigorriagako herriguneko Udal Bibliotekan umeentzako tailer literarioa antolatu du.

6 eta 12 urte bitarteko haurrek pop-up txartelak egiten ikasteko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, urriaren 18an.

Jarduera 18:00etatik aurrera egingo da. 90 minutu inguruko tailer honetan hiru dimentsiotako txartel dibertigarriak egiteko aukera izango da.

Sarrera doakoa da eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, urriaren 1etik 15era arte.

Tag-ak