2022an Legazpiko Udal Liburutegiko Irakurketa Klubek berriz ekingo diote

Argitalpen-data: 

Gabonetako etenaldiaren ondoren, urtarrilean Udal Liburutegiko Irakurketa Klubak martxan jarriko dira berriro.
Urtarrilaren 27an gaztelerazko Irakurketa Klubeko partaideak bilduko dira eta urtarrilaren 28an euskarazko Irakurketa Klubekoak.

Bestalde, Irakurketa Erraza Klubak otsailaren 7an astelehenean hasiko ditu bere saioak. Bilera hauek irakurtzeko ohiturarik ez duten edo irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Liburutegian biltzen dira goizeko11:15etik 12:15era astelehenero.

Liburutegia arduratzen da Irakurketa klubetako partaide bakoitzarentzat irakurriko duten liburuaren ale bat eskuratzen. Irakurketa klubetan parte hartzeko baldintza bakarra liburutegiko bazkide izatea da.

Parte hartu nahi duen orok izena eman dezake liburutegian telefonoz (943 737186) edo posta elektronikoz (liburutegia@legazpi.eus) edo whatsapp bidez (639 851 172). Klubetan izena emateko epea zabalik dago.

Saioei buruzko informazio gehiago, blog honetako agendan.

Euskadi, auzolana