Literatura aretoa ekarriko dugu Legazpira: "Hizki Hazka" izenekoa

Argitalpen-data: 

Abenduaren 1etik 10era, Legazpira areto literario bat da ekarriko dugu, abezedarioa protagonista izango duena.

Galtzagorri Elkarteak sortutakoa da eta Legazpiko Udal Liburutegiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute.

Bertan, hizkiak eta hitzak izango dira hizpide eta haien bitartez, haiekin jolastuz eta haiei jarraiki burutuko du bisitariak ibilbide literarioa: hizkiak ezagutu, hitzak eratu, istorioekin amaitu...

Aldi berean, areto honetan Euskal Haur Literaturan azken urteetan argitaratzen hasiak diren abezedarioen liburuak aztertu eta arakatu ahal izango dituzte haur eta gazteek.

Horretarako, Legazpiko ikastetxeetako haurrak gonbidatu ditu liburutegiak bertara bisitia gidatuen bidez aritzeko. Domingo Agirre eta Haztegi Ikastolako, LH3, LH4 eta LH5eko haurrak etorriko dira, goizez eta eskola orduetan. Arratsaldez, aretoa Kultur Etxean irekita egongo da 17:30etatik 20:00etara.

Abezedarioarekin haurrak jolasean, beraien irudimen, sormen eta sentipenei lekua emango zaie aretoan. Hizkiekin hasten baita literatura.

Euskadi, auzolana