Lekuona I. Topaketak

Irakurketa Erraza: Kultura eta informazio irisgarriak
(azaroaren 19tik 23ra arte)

Logoan klikatu modu errezean irakurtzeko

Azaroaren 19tik 23ra arte Lekuona I. Topaketak ospatuko ditugu Errenterian.

Bertan jorratuko dugun gaia Irakurketa Erraza izango da.

Testu baten irakurketa eta ulermena errazteko moduari Irakurketa Erraza deitzen zaio. Kultura eta informazioa guztiontzat irisgarri izatea du helburu.

Egitaraua honako hau izango da:

- Irakurketa Errazeko Kluben dinamizatzaile ikastaroa (azaroak 19 eta 20): Xenpelar Etxea, 10:00

- Fernando Morillo Grande idazlearekin topaketa (azaroak 21): Jose Luis Caso (Merkatuzar) aretoa, 10:30

- Núria Martí Constans idazlearekin topaketa (azaroak 22): Jose Luis Caso (Merkatuzar) aretoa, 10:30

- Mahai-ingurua Fernando Morillo eta Núria Martírekin, IE Euskadiren eskutik (azaroak 23): Jose Luis Caso (Merkatuzar) aretoa, 10:30

Jarduera guztiak dohainik dira, eta jende orori zuzenduak, animatu!

Informazio gehiago eta izen-ematea:
biblioteka@errenteria.eus
Tlf: 943449635
Wapp:647673451

Lekuona I. Topaketak Errenteriako Liburutegiko aurtengo 3. Helburu Estrategikoan oinarritzen dira (2019ko 3.HE):

- "Irakurketa Erraza sustatu eta bultzatu jarduera berezi baten bitartez. Aldizkako ekintza honek hezkuntza eta dibulgazioa izango du ardatz gisa, eta irakurle Klubak idazle eta adituekin bilduko ditu, jende ororekin ez ezik."

2019ko 3.HEa Errenteriako Plan Estrategiko 2025eko Erronka eta ildo estrategikoekin lerrokatuta dago, dagokion aplikazio-eremuan:

- 1. Erronka: "Hiri solidarioa, aktiboa, kohesionatutakoa eta integratzailea."

- 1. Ildo Estrategikoa: "Hurbiltasunetik estrategia integralak eta solidarioak sustatzea gizarte-bazterketaren aurka prebentzioa egiteko."

- 2. Erronka:"Kultura, sormena eta pertsona guztien bizitza osoko ikaskuntza bultzatzen dituen hiria."

- 4. Ildo Estrategikoa:"Jakitearen kulturarako eta etengabeko ikaskuntzaren sarbidea erraztea".

- 10. Ildo Estrategikoa: "Euskarak ohiko erabilera eta erabilera normalizatua izan dezan lortzeko jarduerak indartzea."

Halaber, Liburutegiaren konpromisoa haratago doa eta bereak egiten ditu Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak. Ekintza honentzat hauek dira:

- 4. Helburua: "Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea."

Azpimarragarria da helburu honen baitan aipatzen dena: "berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan."

- 10. Helburua: "Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea."

Horretarako liburutegiek babesleku zibiko eta guztiontzat irekiak diren espazioak eskaintzen dituzte: "haurren eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak asetzeko; eta genero desberdintasunak kontuan dituzten ikaskuntza ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak direnak daudelarik."

Euskadi, auzolana