Kulturarteko topaketa Eibarko Liburutegian

Argitalpen-data: 

Interesgunea

Eibarko Udaleko Inmigrazio eta Aniztasun Zerbitzuak Kulturarteko Topaketa antolatu du datorren iganderako, abenduak 1. Eibarko Untzagako karpapean aukera izango dugu gure herriaren aniztasuna ospatzeko ekitaldi honi esker.

Hainbat jardueren artean, familia eta haurrei zuzendutakoak ere egongo dira: ipuinak, tailerrak, munduko janarien dastaketak, musika, etab.

Ildo honetan, Juan San Martin Liburutegitik zera nahi dugu: liburutegiek beren zerbitzuak kulturanitza eta aldakorra den gizartearen beharretara egokitzen dituztela erakustea. Gure liburutegira herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak.

Horren erakusgarri, kultur aniztasun horren adierazgarri diren material batzuk hautatu ditugu gure funts bibliografikotik.

Hurbil zaitez! Liburutegia topaleku da eta.

Euskadi, auzolana