Abanto Zierbena

Abanto Zierbenako liburutegiak

"Aitaren etxea", Karmele Jaio

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Ismael eta Jasone senar emazteak dira; bi alaba hazi dituzte eta, orain, berauek etxetik alde eginda daudela, eurek “bakarrik” bizi behar dute. Bikote harremana, ohikoa da, baina literatura harremana? Biak baitira literatura zale eta idazle, baina Ismael dugu soil-soilik errekonozitua gizartean. Bien bitartean Jasonek senarraren beltzaren lana egiten du, baina badu isil-gordean bere literatura lana. Zertzelada honek arazoaren muinera eramango gaitu: inork ez dio Jasoneren sorkuntza lanari erreparatzen.

Gizonaren nagusikeria, eleberri honetan ere, kultur eta gainerako alorretan nabarmentzen da de facto. Baita hizkeran bertan ere. Gizarte patriarkal honetan fosilizaturik bezala mantendu diren jarrerak dira. Onenean ere, denok entzun izan ditugun, edo aitor dezagun garbi, arrok geuk ere inoiz esan izango genituen, andrazko baten egintzaren aurrean, harako: “emakumea izateko ez dago gaizki”. Adierazpide mingarriak, zalantzarik gabe.

Gehiago irakurri nahi izatekotan nobelari buruz, klikatu hemen (PDF, 605 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan