Abanto Zierbena

Abanto Zierbenako liburutegiak

"Emakume garrantzitsuak / Mujeres relevantes"

Argitalpen-data: 

Liburuak Gallartako umeentzako gelan egongo dira martxoan zehar

Emakume Langileen Eguna (Martxoak, 8) ospatzeko liburu erakusketa bat sortu dugu. Bere izenburua "Emakume garrantzitsuak / Mujeres relevantes" da. 8 liburu atera ditugu umeentzako gelaren apalategitik eta martxoan zehar mahai batean egongo dira prest begirada bat botatzeko edo etxera eramateko. Noren biografiak jarri ditugu? Gloria Fuertes, Marie Curie, Dian Fossey, Jane Goodall eta Ada Lovelacenenak. Gainera bi liburu gehiago daude: "16 mujeres muy, muy importantes" eta "Mujeres de ciencia: 50 intrépidas pioneras qeu cambiaron el mundo".

Non: Gallartako Liburutegia (umeentzako gela). Avda. El Minero 5 Etorb., 48500 Abanto Zierbena (Bizkaia).

Ordutegia: 10:00-13:30 / 16:30-20:00 (astelehenetik ostiralera).

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan