Abanto Zierbena

Bibliotecas de Abanto Zierbena

"Aitaren etxea", Karmele Jaio

Biblioteca:
Bibliotecas Municipales de Errenteria
Temáticas:
Novela
Recomendado:

Gizon berri guztiei. Hau da Karmele Jaiok idatzitako eskaintza “Aitaren etxea” liburuaren atarikoan. Gizon berri guztiei, eta, antza denez, gizon askok sentitu dute haiei bereziki zuzendutako mezua badagoela hor, kasu, Kike Amonarriz edo Yoseba Peñaren adierazpenak.
Liburuan kontatzen den istorio hunkigarri honen sustraiak egun generoan oinarritutako botere harremanen barrunbe gatazkatsuetan daude. Zentzu horretan, testu politiko baten aurrean gaude [gogoratu, pertsonala dena politikoa da]. Eleberri errealista intimoa, zeinean samurtasun zorrotz eta zehatzez idatzitako berunezko hitzon bidez, eta laborategi batean bezala, esparru pribatuan azaleratzen baitira gizartean ematen diren prozesuen gakoak, ispilu joko baten moduan.
Sorkuntza literarioa errealitatea ezagutzeko ezinbesteko tresna da, eta Karmele Jaiok esana du sorkuntza literarioa berak zer esan nahi duen jakiteko aurkikuntza prozesua dela. Eleberriko pertsonaiek beraiek idaztea behar dute barruan dutena ezagutu ahal izateko; bada prozesu horren emaitza artefaktu literario bikaina da.

Siguenos

En las redes sociales