Guraso Eskola deitu diogun interesgune bat jarri dugu haur liburutegian. Liburutegiko hainbat gunetan sakabanatuta zeuden liburuak bildu ditugu, eta puntu horretan jarri ditugu, errazago aurkitzeko moduan.
Ala Delta saria jaso zuen liburu honek jolasa haurren oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzen du. Renata piano jotzailea da bere amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ere ikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka...
Hamabost urteko neska orok bezala, Morganek sekretu bat du: bizi den uhartetik alde egiteko irrikan dago. Institutua amaitu nahi du, etxetik joan, anaiaren astuna eta dibortziatutako gurasoak atzean utzi, eta inola ere ulertzen ez duten lagunez libratu....