Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

"Ilunpeko zelataria ", Alberto Ladron Arana

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, zapalketa eta beldurra jendearen begiradetan. Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako irabazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko filmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grisetik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea: neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zineman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.