Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

"Eguna argitzeko zain", Fabiola Anchorena

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Asteak zituzten eguzkiak, ilargiak eta euriak oihanean agertu gabe, eta gau ilunak irentsia zuen dena. Amazonasko animaliak – gauekoak zein egunekoak, laster, hegan, igeri, orro edo karranka egiten dutenak– kezkatan daude, erabat aldatua ikusten dute beren bizilekua, eta bidaia bat hasi dute ikertu nahian zergatik ez duen eguna argitzen.

"Eguna argitzeko zain" ipuinaren testu poetikoaz eta koloreen erabilera hunkigarriaz baliatzen da Fabiola Anchorena denei ohartarazteko nolako esplotazio eta suntsipena sufritzen ari den Amazonia azken hamarkada hauetan. Albumak basoetako suteez gogoeta egitera ere gonbidatzen gaitu: suteak, aldaketa klimatikoa dela-eta, gero eta gehiago dira azken urteotan, eta, zoritxarrez, albiste ditugu udaro.