Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Komiki tailerrak: aurreinskripzioa

Argitalpen-data: 

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak jarduera berri bat jarri nahi du martxan, komikiari protagonismo handiagoa emateko.

Tailer hauek Martin Azpilikueta Iparraguirre eibartarrak eskainiko ditu.

Aurreinskripzioa, urriaren 1etik 21era, formulario honen bitartez.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 1. mailara. Taldea izen-ematearen arabera osatuko da, parte-hartzaileen adina ahalik eta homogeneoena izan dadin saiatuz, betiere partaide-kopuru nahikoa lortzen bada.

Saioak euskaraz izango dira.

Egutegia: Azaroaren 9tik otsailaren 22ra, 15 egunetik behin, baldin eta gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat badago.

Tokia: Portalea

Edukiak

Aurreikusitako jardueren artean, gelan bertan egingo den lan teoriko eta praktikoaz gain:

  • Komiki irakurketa taldeak antolatuko dira Udal Liburutegiarekin lankidetzan.
  • Hileko komiki gomendatua eta iruzkindua.
  • Landa-koadernoa ("Urban sketchers" motako jarduerak).
  • EHUko eta inguruko komikigileen hitzaldiak.
  • Taillarretan ekoitzitako materiala autoeditatuko da.
  • Ikasturte amaieran erakusketak egingo dira originalekin.