Bibliotekek orri-markagailu berria oparituko dute
Argitalpen-data:

Arrigorriagako Bibliotekek orri-markagailu berri bat atera dute. Hirugarren urte honetan bertako irudia herriko Andere Molinuevo artistaren obra orginala da. Atzean, halaber, datorren urterako egutegi bat dago, eta liburutegietako zerbitzuei eta ordutegiei buruzko informazio orokorra jaso da. Hilaren 16tik aurrera Abusuko edo herriguneko bibliotekara hurbiltzen bazara, opari txikitxo hau lortuko duzu.